Mezuak

SORIONEKU... HIZKUNTZA BASKONIKOA JALGI HADI MUNDURA !!

Irudia
"Adiskide on horiek:   Iruzkinak, beti legez,  ongi etorriak izango dira.   Goraintzi." Henrike Knörr Aguraingo hitzaldiaren adibidetegian Balio akademikorik gabeko JOLAS FILOLOGIKOA JUEGO FILOLÓGICO  sin valor académico TRADUCTION CRÉATIVE sans valeur académique PHILOLOGICAL PLAY without academic value Zorioneku Den hek behegir aterren O n b irtan etse a garri Erhaukon Afortunado Sea quien mira cerca de esta puerta Doblemente dichoso quien esta casa le merece Heureux  soit celui qui regarde près de cette porte Doublement heureux celui qui mérite cette maison Blessed be  the one who looks near this door Twice blessed is the one who deserves this house IXILTZEN EZ DEN BASKOIEN AHOTSA Lehengo baskoien hizkuntza zahar hura izango al da egungo euskaldunen euskararen ama? Denbora luzez jende askok uste izan zuen euskara ezin zela idatz eta ezjakinen hizkuntza zela. Beñat Etxeparek 1545ean  Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpenarekin horrela pentsatzen zuten guztiak enga

PSIKOGENESIA

Irudia
Psikogenesia Juankar LOPEZ-MUGARTZA Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2024) Psikogenesia, alfabetatzearen garapenaren prozesu nagusia, haurren irakurketa-idazketaren eskuratze-prozesuan oinarritzen da, eredu linguistikoa edo ortografikoa edozein dela ere. Prozesu honetan haurrek antzeko zailtasunei aurre egiten dietela onartzen da, hizkuntzaren irudikapen alfabetikoa ulertzeko interpretazio-sistemak eraikitzen baitituzte. Haurren ideia-sistema horiek psikogenesiaren azterketa-gunea dira, eta psikogenesiaren garapenaz arduratzen dira. Alfabetatze-prozesuan, haurrek produkzio-ekintzetan eta interpretazio-ekintzetan parte hartzen dute. Idazketaren xedearekin esperimentatzen dute beren propietateak ulertzeko eta bildu dituzten datuei zentzua emateko, eta horrek hipotesiak berrestea edo baztertzea dakar. Koherentzia bilatze horretan, haurrek interpretazio-sistema ordenatuak garatzen dituzte, "Haurren Teoriak" izenez ezagutzen direnak, idazketa-sistemen izaera eta funtzioa azaltze

BEGO ZESTAU idazlearen "Emakume dantza" (Hatsaren Poesia, 2003) [JON KORTAZAR irakaslearen kritika]

Irudia
  Sabeleko dantza  /  Bego Zestau  / Hatsa, 2003 Emakume dantza  Jon Kortazar  /  El País , 2003-05-19 Bego Zestau poeta berria dugu. Eta  Sabeleko dantza  bere lehen poema liburua, bere lehen liburua, omen da. Hatsa elkarteak argitaratu du Senperen. Juan Karlos Mugertza bere irakaslea izan zenak, eta poeta izan ere omen denak, hitzaurrean dioenez, “Maitasuna, xangrina, desira arinak eta sakonak” osatuz omen da bere poesia zuzena. Zer dakar berezirik Zestauk? Ez dakit erantzuten. Liburu berri bat, eta ez da gutxi. Batez ere paralelotasunaren poesia bat ekarri duela, hitz jolasean arintzen den poesia moldea: “Presentzia betiratua / Irudi barneratua / Besarkadaldi liluratua / Muxualdi disfrutatua / Topaketa mirestua”. Nitasunaren poesia zuzena da  Sabeleko dantza  honek adierazten duena, noizbait nerabea, eta agerikoa, nitasunak jartzen dizkio mugak eta erromantizismo urrun batek tonua. Besterik ez dagoenean ongi da. Baina moldeok askotan erabili ez ote diren zalantzatan nago. Mundua has

LAN AKADEMIKOA NOLA PAGINATU ETA SEKZIOAK NOLA EGIN WORD ERABILIZ

Irudia
 Lan Akademiko bat egiteko unean arazo formalak sortzen zaizkigu maiz, orriak nola zenbakitu era egokian, zenbaki erromatarrak eta arabigoak nola sartu testuan, nola utzi orri batzuk zenbakitu gabe. Hemen arazo formal horiei guztiei erantzuna aurkituko duzue.  Bideo honetarako: (cc) by sa 4.0

LITERATURAREN IRAKASKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZAN. TESTU-IRUZKINETARAKO METODOLOGIA ETA IRADOKIZUNAK. Mari Jose Olaziregi. Hegats 28, 2000ko abendua, 39-73.

Irudia
LITERATURAREN IRAKASKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZAN TESTU-IRUZKINETARAKO METODOLOGIA ETA IRADOKIZUNAK Mari Jose Olaziregi (EHU) Literatura irakasten dugun irakasleon artean maiz aipatu ohi dira gure jarduerak askorengan eragiten dituen frustazio eta ezinegonak. Gustuko dituzun testu nahiz egileak ikasgelan aurkeztu eta landu ondoren, zenbaitetan, ilusio eta asmo hoberenarekin prestatutako lanak erantzun hotzegia izan duela ohartzen zara. Arazoa dirudiena baino askozaz ere kontraesankorragoa da. Irakurzale garenontzat, eta bereziki literaturzaleontzat, begi bistakoa baita liburu batek eragiten dizkigun bizikizunen promesak zernahi ahalegin merezi duela. Baina tamalez, eta hemen hasten dira irakaslearen buruhausteak, irakurzaletasuna ez da dekretuz erabakitzen den zerbait, gure jokabide eta jardunarekin kutsatu behar dugun “hori” baino. Are gehiago, amets egitea ezinbesteko zaigun bitartean, irakurtzea ez. Victor Morenok askotan esan duen moduan, irakurtzeak ez gaitu derrigorrez pertsona ho

IRUÑEKO BATASUNAREN PRIBILEGIOA _ Euskaraz

Irudia
  K arlos Jainkoaren graziaz Nafarroako erregek, Nemouxko dukeak. Orain eta etorkizunean honako gutun hauek ikusi eta entzungo dituzten Guztiei . Agur. Jakinarazten dugu ezen gure Iruñea hiri oso nobleko San Zernin Burguko, San Nikolas Herriko eta Nabarreriako alkateek, zinpekoek eta unibertsitateek ohartarazi eta aditzera eman digutela, ezen iragan garaietan, haiek hiru jurisdikzio, hiru alkate eta hiru zinpekoen etxetakoak izateagatik, eztabaida, zatiketa, desadostasun, istilu, hilketa eta zauri anitz gertatu zirela haien artean, eta horien ondorioz, hainbat aldiz, gure hiri oso noblea deuseztatzear eta erabat suntsitua izateko zorian egon dela. Eta finean, gu eta gure biloba oso maitatu eta oso estimatu On Karlos, Vianako Printze eta Peraltako, Corellako eta Cintruenigoko jauna aurtengo uztailean aipatu gure hiri oso noble honetan sartu ginen azken aldian, giza leinuko etsaia jazartzen ari zitzaigularik, unibertsitate horien artean laido, eskandalu eta gaitz handiak sortu ziren, e

PRIVILEGIO DE LA UNIÓN DE PAMPLONA (1423) _ Romance Navarro _ Gascón _ Hebreo _ Árabe _ Francés _ Euskera

Irudia
 KARLOS , por la gracia de Dios rey de Navarra, duc de Nemoux. A TODOS los presentes et avenir qui las presentes letras verán et oyrán. Salut. FAZEMOS saber que por los alcaldes, jurados et universidades del burgo de Sant Cerni, poblacion de Sant Nicholás et Navarrería de nuestra muy noble ciudat de Pomplona, nos ha seydo significado et dado a entender que en los tiempos passados, por eillos ser de tres jurisdiciones, tres alcaldes et tres jurerías, se han seguido entre eillos muchos debates, divisiones, discordias, escándalos, homicidios et feridas, por las quoalles por diuersas vegadas la dicha nuestra muy noble ciudat ha cuydado ser perescida et destruyta totalment. Et postremerament, en la çaguera entrada que nos et nuestro muy caro et muy amado nieto don Karlos, princep de Viana et seynnor de Peralta, de Coreilla et de Cintruynnego fiziemos en esta nuestra dicha muy noble ciudat en el mes de jullio d’este aynno present, instigant el enemigo del humanal lignage, cuydaron contescer

Kubismo Literarioa / Literatura eta Kubismoa

Irudia
Kubismo Literarioa Pablo Picassoren Manifestu Kubistan oinarritu zen 1907an, eta hitzak komunikatzeko, besteekin konektatzeko eta mundua ulertzeko nola erabiltzen ditugun aztertu zuen arte literarioaren forma bat da. Guillaume Apollinaire Literatur Kubismoko liderretako bat izan zen. Hitzak eta ideiak modu bisualean nahastean nola idazten dugun aldatu zuen. Horrek esan nahi du bere poemak irakurri ez ezik ikusi ere egiten direla. Idazteko modu berri hau Parisen garatu zen XX. mendearen hasieran. Vicente García Huidobro Fernández ere korronte horren parte izan zen. Forma geometrikoak eta erabili zituen bere lanetan. De KES47 - File:Triangulo armonico.jpg, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=11501324 Literatur Kubismoan, ikusten dena da garrantzitsuena, eta ez zer nolako doinua duen testua errezitatzean. Idazkera tradizionalaren metrika, errima eta gramatikaren arauak hausten ditugu. Irakurlea istorioa osatzen duten irudi bisualekin harritu nahi dugu. Hor